Labore Kontsumo Kooperatiboa

Konfiantzazko kontsumo arduratsua

Oarso

Labore elkarteko bazkide izanda, Labore dendan kalitatezko bertako produktuak eta produktu ekologikoak erosi ahal izango dituzu, prezio justuan. Labore dendak bereziki zainduko du produktuen prezioa: ekoizleentzat justua eta erosleentzat arrazoizkoa.

Txingudi

Labore Txingudin bertako produktuak aurkituko ditugu beti, gure ingurukoak: garaian garaiko produktuak, fresko eta gertukoak. Bertako ekoizle eta banatzaileekin eraiki nahi dugun lankidetzari esker, hemengo produktu ekologiko eta osasuntsuak eskaini ahalko ditugu, konfiantza osoz.

Bilbo

Labore Bilbo kontsumo elkartea da. Bertako elikagai osasungarriak prezio herrikoietan saldu eta erosi ahal izateko elkartu gara. 2017 udazkena baino lehen zabalduko ditugu ateak.