Informazioa

Kontsumoa eraldatzera goaz

Elikaduraren esparruan erreferente izango den, ilusioa piztuko duen eta indar-gaitasuna dugula sinestaraziko digun proiektu bat bultzatu nahi dugu Oarsoaldean. Euskal Herriko hainbat txokotako protagonistak (ekoizleak, elaboratzaileak, kontsumitzaileak…) elkartuko dituen Elikadura kontsumo Kooperatiba bat sortzea da helburua. Horrela, Euskal Herrian dugun ekoizpena zein kontsumo-gaitasuna saretu eta modu antolatuan erabiltzeko aukera izango dugu.

Zirkuitu alternatiboa gauzatzen hasteko urratsak egitea da kontua. Egungo logika pribatutik atera eta auzolanean, elkarlanean, sare bat artikulatzea. Elikadura herritarren arteko elkartrukea bilakatzea, alegia. Elikadurarekin negozioa egin beharrean, jendarteko oinarrizko zerbitzu baten gisa ulertzen hasi eta horrela antolatzea.

Auzolanean finkaturiko proiektu profesionala izango da. Proposatzen dugunak herritarren parte hartze aktiboa eskatzen du, bestelako gizarte eredu baten ispilu izan dadin. Baina, aldi berean, proiektuak iraunkortasuna izan dezan, beharrezkoa izango du antolakuntza profesionala. Auzolana eta profesionaltasuna modu egokian txertatzean datza gakoa.

Buzoiak

Errenteria-Oreretan

Merkatuzar – Pablo Iglesias 3 – 20100-Errenteria
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21:00etara

Mikelazulo – Mikelazulo Kultur Elkartea, Beheko kalea 4 20100 Errenteria.

Lezon

Oroitzene euskaltegian –

Oiartzunen

Garmendia Txokolategian –

Kiroldegiko Tabernan –

Prentsan

Hitzaldia:

Landarera irteera:

Aurretik:

Aurkezpena:

Ondoren:

Bideoak: