facebook instagram youtube
  • home2
    Denda I
    Jakoba Rekondo
    Denda XI
    Denda X
    Denda VIII
    home1
    Denda VII
    Denda V
    Denda IV
    Denda III
    Denda II
    Euskaraldia II
    adibide3
    adibide2
    adibide1
    Denda IX
    Batzar Orokorra
    famili-argazkia1
  • Hasiera

    Albisteak

    • Laborek 7 urte

      Laborek 7 urte

      Gaurkoan, Martxoak 25, 7 urte betetzen dira Labore Oarsoren Oiartzungo denda ireki genuenetik. Proiektua irudikatzeaz gain, errealitate egiteko urratsak eman zituzten guzti horiei eskerrak!! Baina baita egunerokoan proiektua sustengatu eta […]


    • Labore 23. Korrikan

      Labore 23. Korrikan

      Igandean bukatu zen 23. Korrika, euskararen alde egiten den ekimenik handiena eta kuttunenetarikoa hain zuzen ere. Milaka lagunok Euskal Herri osoa zeharkatu dugu euskararen aldeko kontzientzia suspertzeko eta AEKren alde […]


    • Batzar Orokorra 2024

      Batzar Orokorra 2024

      Joan den ostiralean, martxoak 22, bazkideon 2024ko Batzar Orokorra egin genuen. Honako gai-ordena izan zuen bilkurak: Arratsalde emankorra izan zen, elkarrekin pentsatuz hemendik aurrera eman beharreko urratsak. Bertan hartutako erabakietako […]


    • Hobekuntzak Dendan

      Hobekuntzak Dendan

      Egunetik egunera gurean erosketa egitea zuentzat erosoagoa izan dadin aldaketatxoak egiten ibili gara azken asteetan. Hainbat fruitu lehor, espezie eta infusio granelera eskaintzen dizkizuegu eta orain arte kristalezko ontzi handietan […]


    • Mirene Begiristain: Amalur Saria 2024

      Mirene Begiristain: Amalur Saria 2024

      Martxoaren 2an egin genuen aurtengo Amalur Sarien banaketa. Goizean goizetik giroa izan zen plazan udaberriko HemenGuk Azoka tarteko. Omenaldia Amillubi proiektuaren aurkezpena egitera bertako talde eragileko kideak ere gonbidatzeko baliatu […]


    Produktu berriak

    Ekilore olio ekologikoa

    Behe-Nafarroako Ekilore olio ekologikoa 5 litroko bidoietan eskaintzen hasi gara. Oliba olioaren prezioa horren altu dagoen honetan sukaldatzeko kalitatezko alternatiba ekonomikoagoa eman nahi dizuegu horrela. Zuetako askok dagoeneko dastatua duzue […]

    Glutenik gabeko gailetak pisura

    Ainarak Arrasateko Irrika Gluten Free Bakery lantegian gertuko osagai ekologikoekin mimoz elaboratutako glutenik gabeko gailetak dagoeneko granelera ere eskuratu ditzakezue. Ontziak nabarmen murrizteaz gain, ekonomikoagoak ateratzen dira. Momentuz txokolate beltzdunak […]

    Intsusa ozpina

    Tolosaldean Satxak Intsusa loreekin ekoitzitako ozpin ekologikoa jaso berri dugu. Zuetako batzuk iazko Bioterran izan zenuten produktu honen berri eta Laborera ekartzeko eskatu zeniguten, bada, kostata baina dagoeneko eskuragai duzue. […]

    Soroneako arrautzak

    Berrobiko Soronea baserriko Miriam eta Igone 2023an eraikitako oilategian arrautza ekologikoak ekoizten hasi dira eta dagoeneko Laboren eskuratu ditzakezue. Jasangarritasunaren aldeko apostua egin dute, kalitatea lehenetsiz kopuruaren aurretik, oiloen ongizatea […]

    Kanpainak

    Baben garaian

    Altzatik ekarri dizkigute aurtengo lehenengo baba ekologikoak. Baliatu udaberria bestelako lekaleak jan eta proteina iturri desberdinak sartzeko zuen dietan.

    Antzara arrautzak

    Gurutze Anek hazitako antzaren arrautzak eskuragai dituzue. Zuetako askorentzat produktu kuttuna da. Kalitate oneko proteinen, gantz osasungarrien, bitaminen eta oinarrizko mineralen iturria da. Oiloen arrautzekin alderatuz, proteina, burni eta B12 […]

    ORBURU ETA ZAINZURI FRESKOEN 2. KANPAINA

    Datorren astean berriro dastatu ahal izango ditugu Nafarroako Erriberako orburu eta zainzuri freskoak. Orburuen kasuan, aurtengo azken deialdia izango da, Ninoren orburuak dastatzeko aukera izan dugunon artean sekulako arrakasta izan […]

    Ilar txikien garaia abian da

    Dagoeneko abian dugu aurtengo ilar txikiaren denboraldia. Elikakoak biltzeko moduan egon bitartean, Berrobiko Soronea Baserrian modu ekologikoan ekoitzitakoak jasotzen hasi gara momentuz.

    Elkartasun Txokoa

    Amillubiren aldeko errifak salgai

    Duela aste batzuk azaldu genizuen zer den Amillubi proiektua. Funtsean herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak izan ditzaten sorturiko mugimendu agroekologikoa da eta lurra babestea da helburu, Amillubi baserria eta bere […]